Caracas
Gijón
London

Biografia

  • Fernando Amorebieta
  • Fernando Amorebieta Logo
  • Amorebieta Athletic Club Bilbao
  • Amorebieta Athletic Club Bilbao 2
  • Fer Bilbo

Fernando Amorebieta 1985eko martxoaren 29an jaio zen Cantauran, Anzoateguiko estatua (Venezuela). Izan ere, bere gurasoak, biak Iurretakoak (Bizkaia), Amerikara eta Venezuelara bizitzera joan ziren lana zela eta. Bi urte zituela, Fernando eta bere familia Iurretarra itzuli ziren, eta 22 urte bete arte ez zen Venezuelako lurretara itzuli. Bere herri zen Iurretako Mikel Deuna ikastolan jolasten hasi zen, Lezaman Athletic Clubeko harrobian sartu arte futbolari profesional gisa prestatzeko. Espainiako futbol-selekzioaren beheko mailetan jokalari internazional gisa aritu zen. Bertan, 2004ean Suizan ospatutako Europako 19z beheko txapelketa irabazi zuen Espainiako 19z beheko selekzioa osatu zuen Sergio Ramos, David Silva, Roberto Soldado, Raúl Albiol eta Fernando Llorente bezalako jokalariekin.

Athletic Clubekin Lehen Mailan debutatu zuen 2005/06 denboraldian, eta garrantzi handia izan zuen denboraldi horretan. Jatorriz erdilari bada ere, maiz eskuineko alboko gisa jokatu behar izan zuen eskuineko hegaleko defentsa-arazoak hala behartuta. 2007-2008 denboraldiaren amaieran, nahiz eta Premier League-ko hainbat taldek bere zerbitzuak lortu nahi zituztela adierazi, Fernandok klub zuri-gorritik ez zuela irtetea nahi ziurtatu zuen. 2008ko Eurokopa ospatu aurretik, misterrak, Joaquín Caparrosék, Amorebieta Espainiako hiru erdiko atzelari onenen artean zegoela eta "selekziora berehala joateko" moduko heldutasuna zuela esan zuen. Lehiaketa horren ondoren, Vicente del Bosquek, Espainiako futbol-selekzioaren entrenatzaileak, Danimarkaren aurkako lagunarteko partida jokatzeko deitu zuen, baina Fernandok ez zuen debutatu eta ez zuten gehiago deitu ere. Bestalde, César Farías entrenatzaile venezuelarrak Bilbora bidaia egin zuen Athletic Cluben eta Mallorcaren arteko liga-partida ikusteko. Une horretan Amorebietak Venezuelako selekzio absolutuarekin jolas zezan "bere eskuetan zegoen guztia" egingo zuela adierazi zuen. Amorebietak "La Vinotinto" deituriko selekzioarekin debutatzeko poza adierazi bazuen ere, FIFAren estatutuek xedatutakoaren arabera, harekin ezin zuela jokatu esan zioten, alde batetik, Espainiarekin 19z beheko taldearekin jokalari internazioal gisa aritu zelako eta, bestetik, 21 urte bete baino lehen selekzio-aldaketa ez zuelako eskatu.

2009. urtea garrantzitsua izan zen Fernandorentzat, Athletic Clubekin 100. partida, Ligan 100. partida, Errege Kopako Finala jokatzeaz gain, Venezuelako Selekzioarekin jokatzea ukatzen zuen araudia indargabetu baitzen. Horrela, 2010eko abuztuan, Amorebietak herrialde hegoamerikarrarekin debuta zezan gestioei berrekin zizkioten.

2010.ean FC Rubin Kazan-ek, Errusiako Liga nagusiaren irabazleak, fitxaketa-eskaintza garrantzitsua egin zion. Talde errusiarrak Athleticeri entzute handia izango zuen transferentzia eskura ordaintzeko prest zegoen. Hala ere, jokalariak Athleticeri berriro jakinarazi zion klubean geratzeko desioa eta euskal taldeak eskaintza errefusatu zuen. 2010/2011 denboraldiaren amaieran, Athleticek entrenatzailea aldatu zuen. Joaquín Caparrósek, Athleticen historiako partida gehiago dituen hirugarren entrenatzaileak —187— postua utzi zuen kontratatu zuten helburua lortu eta gero: UEFAn egotea. Itzal handia utzi zuen klubaren historian, konfiantzarik gabeko taldea berreraiki baitzuen. Marcelo Bielsa entrenatzaileak ordezkatu zuen, zeinek taldearen joko-estiloa aldatu eta iraltzatuz, taldea Bartzelonaren kontra Errege Koparen Finalean jokatzera eraman zuen eta txapeldunorde geratu ziren. Horrez gain, UEFA Europa League-ko finalareko sailkatu zuen 35 urte lortu gabe eta gero, Paris Saint-Germain, Lokomotiv, Manchester United, Schalke 04 eta Portugaleko Sporting bezalako taldeak kaleratuta.

2011ko udan, Amorebietak Farías telefonoz deitu zuen Venezuelak deialdia egin ziezaion eskatuz. Urte bereko abustuaren 27an deialdia egin zioten, eta 2011ko irailaren 2an Argentinaren kontra debutatu zuen. 2011ko urrian, 2014ko Brasilgo Mundu Kopan sailkatzeko bigarren fasean, Fernandok bere lehenengo gola sartu zuen 61. minutuan Argentinaren kontra Venezuelako Selekzioarekin. Gol horri esker, Venezuelak kanporaketako lehengo garaipena lortu eta "albiceleste" deritzon taldea lehengoz garaitu zuen. Partida ezinhobe horren amaieran, tekniko argentinarrak, Alejandro Sabadellak, "Messi gelditzeko gai den jokalari bat ikusten dudan lehen aldia da. Zorionak Amorebietari" aitortu zuen.

2012/2013 denboraldi-aurrea eta Ligako hasierako partidak ezin zituen jokatu, uda horretan pubiseko mina eragiten zion hernian ebakuntza egin ziotelako, eta lau asteko bajaz gain, beste zenbait aste behar izan zituen sasoian egoteko eta taldeko maila lortzeko.

2013ko ekainean, Ingalaterrako Premier Leagueko Londreseko Fulham FC klubarekin lau denboraldiz fitxatzeko Athletic utziko zuela jakinarazi zuen.

Bere lehenengo denboraldian 23 partida bakarrik jokatu ahal zituen.

2014eko apirilaren 26an, bere lehen gola sartu zuen Fulhameko kamisetarekin Hull Cityren aurka partidaren 58. minutuan eta gogoangarria izango da, bai Premier Leaguen bai Venezuelako selekzioan, gol horrekin Barclays Premier Leaguen gola sartzen zuen lehenengo venezuelarra baitzen.

2014/2015 Sky Bet Championship txapelketa Fulham FCrekin hasi zuen. Baina denboraldi erdialdera, Middlesbrough FC taldera lagatu zuten Premier Leaguera igotzeko lehiatzeko, horrela bere ibilbide profesionalean atal berria hasiz.

Fernando Amorebieta Vinotinto golFernando Amorebieta Vinotinto juegoFer Fulham estáticoFernando Amorebieta Fulham año1Fer FulhamFernando-Amorebieta-Fulham-año2-golFer BoroFer Gol BoroFer Gol